Oinarriak

Edozein egoera sozioekonomikoko edozein pertsonari zuzendutako proiektua da.

Zerbitzu hau ez da pertsona behardunei zuzendutakoa soilik. Pertsona txiro baten estigmatizazioarekin amaitu nahi bada, ez du logikarik, txiroei bakarrik zuzendutako zerbitzua izatea. Pertsona batek hozkailua irekitzen duen momentutik behardun markaturik geratzen delako. Gure xedea harago doa, integrazioan sinisten dugu, ez bazterkerian.

Gizarteratzea batere laguntzen ez duten etiketetatik urrun egon nahi dugu, gizarteratzea bait da edozein mugimendu solidarioren oinarrizko helburua.

Elikagaiak zaborran amaitu baino lehen berreskuratzea da zeregina, ez txiroei jatekoa ematea. Ez da ez karitatea ezta antzineko filmeetako gidoietan agertzen zen “gure mahaian txiro bat gonbidatzea”.

Xedea

Hozkailu Solidarioaren xedea filosofia berbera partekatzen duten hozkailuen sarea sortzea da. Elkarren artean, indar solidarioa sortuz.

Helburu sozial hau lortzeko, maila nazionalean sortuz joango diren bestelako hedakuntza proiektuei laguntza ematea nahi da. Elikagaien xahuketaren kontra egitea helburu dutenei: baliabide, dokumentazio, informazio legala eta higiene eta osasun-arriskuei gaineko estaldura osoa eskeiniko zaie.

Interes ekonomikoak edo politikoak dituzten proiektuetan ez dugula lagunduko argi egon behar du.

Sarea sortzearen onurak

Sarean egoteak, hasitako proiektu guztiek printzipio, dokumentazio eta baimen berberak partekatzen dituztela esanahi du. Alde horretatik eraiki nahi den proiekturen batek oztopo legalik izanez gero, laguntza eta aholkua emateko prest gaude.

Udaletako baimenak lortzea ez da batere erreza. Proiektu berritzailea den neurrian, udalei emakidak argitzeko duda gehiegi sortzen zaizkie. Zentzu horretan baimen-eskabidea, argibideen proiektua eta jadanik sortutako hozkailu guztien bermea eskeiniko da. Ez da inolaz ere, libreki edo Hozkailu Solidarioaren funtzionamendu arautegia onartzen ez duten proiekturik lagunduko.