¿Lokala edo bide publikoa?
Lehenik eta behin hozkailua non instalatu nahi duzun jakin behar duzu: lokal baten barruan edo bide publikoan
- Lokala: Kasu honetan ez duzu udal baimenik behar, lokalaren jabearena baizik. Lege eta osasun-higiene arloan ezarritako erabilera arauak eta erantzukizun bazterketa zeinatu behar dituzu, eta osasun eta higiene arauak errespetatu behar dira. Ez kezkatu, geuk errazten ditugu. Orain bai, lanean jarri ahal zara. Behar dituzun materialak geroago zehazten dira.
- Vía pública: Hasteko, instalazioa zure auzoko elkarte baten bidez egitea gomendatzen dizugu. Janari banaketa egiten duen elkartea bada, askoz hobeto: lehenik eta behin, elikagaien birziklatzearen funtzioa beteko du. Gainera janariarentzako biltegia izanik elikagai iraungituak eta kontsumo lehentasunezko data duten elikagaiak gorde ahal ditu.
Bide publikoa okupatzeko baimena:
Elkarlanean aritzeko elkartea topatu baduzu, bide publikoan hozkailua kokatzeko toki egokia aukeratu behar duzu: pertsonak, gurdiak, gurpildun aulkiak eta garbiketa zerbitzuak arazorik gabe pasatzea uzten duen lekua. Hozkailua traba egiten ez duen leku batean pentsatu behar duzu.
Ondoren bide publikoa okupatzeko baimena eskatu behar duzu. Baimena zure herriko udaletxean eskatzen da eta gehienetan denbora pixkat hartu dezake.
Teorian ez da konplexua, vending makina bat kokatzeko eskatu behar den baimen berbera da. Hala ere, ekimen berri bat izanik eta arazoak eukiko dituzula usten baduzu, azalpen proiektu bat emango dizugu baimena eskatzerakoan eransteko. Horrela baimena kudeatzen duen pertsona bere zalantza guztiak argitu ahal ditu, zeuk azalpenak eman beharrean. Jakinik, udaletxearen parte hartzea bila dezakezu, baina ezin dira alderdi politikoak nahasi. Ez dugu nahi inork onura politikoak ateratzea.
Esparrua
Baimena eskuan izanik, hozkailua kokatuta egon behar den esparrua eraikitzen hasi ahal zara. Ez egin ezer bide publikoaren baimena ez baduzu lortu, bestela hozkailua edozein momentuan kenduko dute. Geuk ez diogu euskarririk emango proiektua ez badu aurreko urratsa eman. Hozkailua aurkeztu eta gero urrats hau ez baduzu eman eta kentzen badute proiektuari orokorrean kalte egingo diozu. Gainera zerbait gaizki dagoelaren itxura emango du eta errealitatean ez da horrela. Esparrua eraikitzeko hainbat gauza behar dituzu:
- Lorategiko hesi bat: Supermerkatuetan saltzen duten eredu estandarra erabili behar duzu. Eredu merkeena da eta onartuta dago. Tamaina hozkailuaren edukiaren arabera izango da. Zure arotz gaitasunak erakutsi beharko dituzu.
- Oinarria: Palet birziklatu bat erabiltzea aukera egokiena da hozkailua lurzoruaren hezetasunetik isolatuta egoteko.
- Belar artifiziala: Merkeena erabili. Belarra freskotasuna adierazten du eta dekorazio osagai polit bat da. Oinarrian eta hesiaren barrualdean jarri.
- Burdineria: Esparrua ate bat darama. Bisagra pare bat beharko dituzu, atea irekitzeko eskulekua eta morroilo bat edo imanak atea itxita mantentzeko.
Esparrua ez da bandalismoaren aurkako defentsa sendoena. Helburua hozkailua zainduta dagoela adieraztea da, gainera umeek zaila izango dute irekitzea, kisketa dagoelako, eta gainera, hezetasunaren aurka egiten du. Eredu hau jarraituz, jada eraikita dagoenean, soilik korronte elektrikora piztea falta zaizu.
Instalazio elektrikoa:
Elektrikari homologatu batek onartu behar du sare elektrikoa egurats zabalean utzi behar baduzu. Ez du balio kableak zinta solatzaileagaz elkartzea. Instalazio eredua eta erabili behar dituzun materialak emango dizugu, forma egokienean egiteko. Ez ditugu istripuak nahi, gainera kontuan hartu behar duzu kablea busti ahal dela edo pertsonaren bat manipulatu ahal duela. Gogoratu kalean zaudela, ez zure etxeko egongelan eta haurrak kableekin jolastu ahal dutela.
Segurtasun osagaiak:
Gure proposamena jendearen herritartasunean konfiatu behar dela da. Hala ere, zeuk zara hozkailua kokatuta dagoen ingurunea hobeto ezagutzen duena: agian osagai finko batera lotu behar duzu edozeinek hozkailua ez eramateko.
Horma batera lotu ahal duzu; kate, kiskete edo torloju baten bidez.
Puedes unirla a una pared mediante un candado, una cadena y un par de tornillos.